Turismoa Azpeitian, Gipuzkoan

OSPATU GURE FESTAK PASTORKUA JATETXEAN

Azpeitia urtean zehar jai ugari dituen herri bat da. Garrantzitsuenak San Sebastianak, Ihauteriak, Saninazioak eta Santo Tomasak.
Sansebastianak (urtarrilak 19-20) Festari urtarrilaren 19an ematen zaio hasiera, Danborradarekin. Zortzirehun pertsonatik gora parte hartzen dute. Urtarrilak 20an, San Sebastian egunez, Txikien Danborrada izaten da ekitaldi nagusia, 400 neska-mutilek, hainbat taldetan banaturik parte hartzen dute festan. Azpeitiko festarik herrikoiena da. San Sebastian (Tamborrada)
Ihauteriak Jaiak Inauteri igandean hasi ohi dira, "txikiteo elegantea"rekin. Astebete lehenago kaldereroek egiten dute iragarpena, ordutik zain zain egoten dira Azpeitiarrak egun horretarako. Bizilagun asko eta asko jantzi ohi da garai bateko soineko eta jazki apainekin, kalean zehar pasiatzeko. Astelehen eta asteartean ere festak jarraitu egiten du eta sokamuturrak, eta mozorroak dira protagonista. Carnavales
Saninaziyuek (uztailak 30 - abuztuak 2) Uztailaren 30ean, eguerdiko 12:00etan, suziri handia lehertzen denean, hiru egun eta lau gau hartzen dituen festari ematen zaio hasiera. Herri bazkaria, musika emanaldi ugari, zezenketak, bakailao txapelketa, su festak, umeen eguna... urtetik urtera egutegia zabalagoa eta anitzagoa da, herriko festa nagusiena da Azpeitiarrenatzat. San Ignacios
Santotomasak (abenduak 21) Gabon jaien atarian egin ohi den festa-eguna dugu, neurri handi batean baserri munduari lotua dago. Barazki, fruta eta lore lehiaketak egiten diren bitartean, herriko Enparantza Nagusian txozna ugariz betetzen da. Txistorra, talo eta gainerako mokadutxo goxoak dastatzeko aukera izango dugu, ttuntturroak, trikitixaren soinuak eta bertsolaririk ospetsuenen abestiak lagun ditugula. Egun horretan bertan izaten da Azpeitian egiten diren Euskadiko Euskal Antzerki Topaketen azken ekitaldia. Santo Tomas

MONUMENTUAK

Loiola:
Loiolako Basilika: Carlo Fontana arkitektuak XVII. mendean egindako eraikin barrokoa da. Dorretxe zaharra: 1491n San Inazio jaio zen tokia. Loiolako Egoitza: 1713, Kristo erregearen alaben konbentua izandakoa. Errekarte baserria: Garate Anaiaren sorlekua. Izpiritualtasunaren etxea. Egibar baserria.
Loiola
Olatzko ermita:XII mendeko kapilla txiki bezain ikusgarria, Olazko ermita Azpeiti inguruetako eraikin mirestuenetakoa da. Ingurune paregabean dago, eta Loiolako bailara osoa n da bertatik. Eraikina bezain ikusgarria da bertan dagoen Olazko Ama Birginaren irudia. Ermita de Olatz
Soreasuko San Sebastian parrokia:Ziurrenik ere tenplarioek sortua, XVI. mendean eraberritu zen eta XVIII.ean Ventura Rodriguez maisuak berreraiki zuen. Bertan dago gordeta Inazio Doneak bataio ura hartu zuen pontea. Parroquia Soreasu
Enparan Jauregia: 1320. urtekoa da. Enrique IV erregeak etxearen zati bat eraisteko agindu zuen eta 1535. urtean berreraiki zuten. Gaur egun duen itxura 1750ean hartu zuen. Torre Emparan
 

Como la mayoría de webs utilizamos cookies que nos permiten ofrecer mejor nuestros servicios a la vez que facilitan la navegación. Consideramos que si continúa navegando acepta su uso.   Cerrar    Más información